Ordua :)

sábado, 19 de mayo de 2012

Berria

Hasierako ordenagailuak mundu akademiko- unibertsitarioan hasi ziren erabiltzen XX. mendearen hasieran. 50-80ko hamarkadetan makina astunak eta garestiak ziren eta 80. hamarkadara arte ez ziren erabili gaur egun ezagutzen ditugun moduan.
Ordenagailuak zabaltzen ari zirela eta, Software enpresak aukera ona ikusi zuten negozio berri bat eraikitzeko, eta softwarearen kode bitarra edo konpilatua soilik saltzen zuten, eta ez iturburu koderik.
Richard Stallmanek softwareak libreak izan behar dutela pentsatzen du,pertsonak bere ezagutza partekatzeko, eta horrela, gizartea aurrera egin dezan. Gainera, libreak izatean kalitate hobeko programak izan daitezke.
Softwarea askatasunean oinarritzen da: helburua edozein dela ere programak exekutatzeko askatasuna; programa aztertu eta norberaren beharretara egokitzeko askatasuna; programa kopiatzeko eta kopiak banatzeko askatasuna; eta programa hobetzeko eta hobetutako bertsioa zabaltzeko askatasuna, edonork etekina atera diezaion.
Software librearen definizioaz gainera, copyleft kontzeptua dago, libre banatzen den softwarea aldatu edo hobetuz gero libre izaten jarraitzen duen programa da.
Linus Torvalds izeneko ikasle finlandiar batek osatu zuen eskema, falta zen sistema eragilearen nukleoa garatuz: Linux.
Softwarea librea programa asko hartzen ditu: Mozilla Firefox eta Google Chrome nabigatzaileak, LibreOffice ofimatika programa- sorta, GIMP marrazketa programa, Blender 3Dko diseinurako softwarea...
Softwarea librea ez da hacker idealista gutxi batzuen utopia zoroa: ez da hacker idealista gutxi batzuen kontua, enpresa asko eta oso handiak ari direlako softwrea librea bultzatzen eta finantzatzen, eta ez da utopia zoro bat, jada gure mundua aldatu duen errealitate bat delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario